XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txinelak bihurtu eta ikusitakoaren barri jakinerazo eutsoen gobernariari.

Gobernariak herri haretako magiztratuari itandu eutsan ea lapurretarik egon ete zan.

Bere lankideak ezetz erantzun eutsan.

Sasoi haretan zigorrak txito zorrotz eta latzak ziran eta inor ez zan ausartzen lapurretarik salatzen.

Lapurretarik edo hilketarik izan ezkero, salatzeak ekarten zituen ondorenen bildur jenteak nahiago eban ixilik egotea agintariengana jotea baino.

Gobernaria ostatu baten lojatu eta herrian lapurretaren bat egon ete zan aztertu egien agindu eutsen bere txinelei.

Jakin eban, lapurrak aberats baten etxean sartu eta burdina gorituekaz estiratu eta oinazeztatu ebela hil arte guztian.

Gobernariak aberatsaren semea bere aurrera erakarri eta itaunka eraso eutsan.

Gazteak lapurreta kontua ukatu egiten eban.

- Dagoeneko harrapatu ditugu errudunak esan eban gobernariak.

Ez dozu bildurretan egon behar.

Berba honeek entzun orduko, aberatsaren semea belauniko aozpeztu eta mendekua eskatu eban aldarrika.